XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aparteko uharte hauetan, izan ere, txonta okilak harrigarri zitzaizkion gertatu: esaterako, mota beretsuko diren hegazti hauek zer-nolako moko diferentea zuten ikusirik.

Itxura da, mokoak jateko moduarekin baduela ikustekorik asko.

Hegazti mamutx-jaleek luzeago dute mokoa eta herstu eta zorrotzago.

Hazi edo bihi-jaleek, aldiz, laburragoa, sendoa lodia.

Bi moko molde hauen tartekorik bada hamaika, nor-nola mamutxez ala bihiz baliatzen denaren arabera.

Jeneralean, bada, esan liteke bizimoldearen arabera duela hegaztiak mokoa.

Aipatu ditugun Galapagoetako txonten moko-molde zakar eta bihurriskoa ikus liteke gure lurraldeko zenbait hegazti kantaritan, eta beste hegazti batzuetan ere.

Hara, har dezagun etsenplutzat izpasterreko uretan bazka bilatu behar duen zenbait hegazti, edo belardi-zelaietako hegaztiak: hala nola itsas-mika (Haematopus ostralegus) delakoa eta zankaluze mokogora (Recurvirostra avocetta).

Beste etsenplu bat guztiz moko berezia duen hegaztia zera da: moko-gurutze (Loxia curvirostra) deitzen dena.

Xoko-xulo guztietatik ateratzen du honek jatekoa.

Iduri du papagaien mokoa, baina goiko eta beheko partea are gurutzatuago ditu.

Pinudietan bizi dira hegazti hauek gehienbat, eta hargatik mokoa ere pinu-koskorrei hazia kentzeko gisan moldatua dute.

Jateko bazka, tamainuz handia behar dutenek edo gorputzez handi diren hegaztiek, mokoa ere handiago dute, eta jakina luzeago edo egokituago beren bizimoldearen arabera.

Halere, amiamoko, koartza eta kurriloen mokoak aski soilak dira.

Bihurriago da Ibis (Plegadis) delakoarena, beherat makurtua bait du.